jueves, 26 de marzo de 2020

LIBURUTEGIA ETXEAN

LIBURUTEGIA ETXEAN


Link  honetan liburuak eta hainbat ariketa topa ditzakezue.

Free-ebook barruan atal hauek aurkituko dituzue.

1-Booktegi: Euskal literatura atalean liburuak deskargatzeko daude.

2-Free-ebook atalean liburuak deskargatzeko (erderaz),  matematikako ariketak (erderaz)eta ingelesez egiteko ariketak.



miércoles, 25 de marzo de 2020

Mikro ipuinak

BERDINTASUNA


Baziren behin mutil bat eta neska bat. Mutilak neskari ponpoxa, ponpoxa erraten zion, eta egun batean neskak erran zion ponpoxo, ponpoxo eta mutila aho zabalik gelditu zen.


June Iginez Ruiz
Ricardo Baroja Eskola Publokoa (Bera) LH5
LHko OHOREZKO AIPAMENA








HAIZE ERROTA



Bazegoen haize errota bat, haizeak mugiarazten zuena. Mendi gainean tinko erabat, lurraldearen harroena.
Behin, haizerik ez zegoelarik , errota geldituta, ez tinko ez harrorik.



Olatz Medrano Kareaga
LH5 Tafallako Garcés de los Fayos ikastola.
OHOREZKO AIPAMENA.








MUNDUA



Bazen behin Pepito izeneko gizon bat. Pepito Etxalarren bizi zen. Pepitok munduaren azkeneraino iritsi nahi zuen. Pepito beti biraka eta biraka ibiltzen zen. Azkenean konturatu zen Etxalarreri bost buelta eman ziola. Bere emazteak esan zion:
- Mundua borobila duk. Borobil-borobila.



Joseba Irazoki Goienetxe
LH6 Etxalarko Landagain Ikastetxe Publokioa
OHOREZKO AIPAMENA.










GOMINOLA



Bazen behin neska bat Gominola izenekoa.
Eskolara joaten zen eta denek berarekin egon nahi zuten zapore una zuelako; horregatik, zaporea ez kentzeko, ez zen dutxatzen. Egun batean, nekatuta eta izerdian zegoen, eta dutxatu behar izan zuen, baina zaporea kendu zitzaion. Izenez aldatu behar izan zuen, eta Nerea izena jarri zuen. Egun hartatik aurrera, bere gelakoek ez zioten ezer eskatzen, guzti-guztia BEREA zelako.



Nerea Martínez Biurrun
LH3 Tafallako Garcés de los Fayos Ikastola.









HODEI TXIKIREN IPUIN ZENTZUGABEA



Aitzinean, mutiko bati hodei txiki bat oparitu zioten, soka batekin lotuta. Baina nola jaitsi ez zekienez balkoian lotu zuen.
Egun batean, soka apurtu eta haize indartsu batek jaiotako tokira eraman zuen.
Hala ere, egun gutxi barru, haize leun batek Iparralderantz bultzatu zuen.
- Nora goaz?, galdetu zion hodeitxoak.
- Ipar Polora, erantzun zion haizeak.
Ipar Polora iritsi ziren eta hodeia pinguinoen laguna egin zen. Baina izugarrizko hotza egiten zuen goiz batean hodeia elur malutetan desegin zen.




Malen Barriola Eskubi
LH5 Iruñeko San Frantzisko Ikastetxe Publikoa
LEHEN SARIA LEHEN HEZKUNTZA





























































































































































































































































Mikro ipuinak

Hona hemen, adibide modua, beste eskoletako ikasleek egindako mikro ipuinak. Animatu zaitezte ea horrelakoren bat sortzen duzuen!!


PINOTXO


Pinotxo eskolara joan zen. Jolas ordua iritsi zen eta ateratzean lagun batekin borrokatu zen. Irakasleak zigortu egin zituen. Azkenean, lagunak egin ziren.



Maialen


JOKIN AMETSETAN

Jokin eskolara joan zen. Eskolan dinosauroak ikasi zituzten. Arratsaldean etxera joan zen. Gaua egin zen eta Jokin ohera sartu zen. Bat-batean soinu bat entzun eta ikaratu egin zen. Kontuz ohe azpian begiratu zuen oihuka hasi zen:
- Ama! Trizeratops bat dago hemen!
- Jokin! Ametsetan ari zara! Zatoz askar gosaltzera!

Ruben




martes, 24 de marzo de 2020

Mikro ipuinak


Egun berezi hauetarako, liburutegitik lantxo bat proposatu nahi dizuet: MIKRO IPUINAK  idaztea.


Zer da mikro ipuina?

Mikro ipuina kontaketa laburra da. Kontaketa guztien moduan mikro ipuinak planteamendua, korapiloa eta amaiera dauzka.  Mikro ipuinak ustegabeko amaiera dauka eta irakurlearengan efektua beldurra, barregurea, harridura, hausnarketa,... eragiten du.


El micro relato es una narración o cuento corto. Este relato debe tener, como en todos los cuentos, un planteamiento, un nudo y un desenlace. Normalmente, el micro relato tiene un final inesperado que produce en el lector un efecto de risa, miedo, sorpresa, reflexión...



Ea animatzen zaitezte mikro ipuin bat idaztera.
 Ipuinak liburutegira ekar ditzakezue.