ASTEA ANTOLATZEN
Amaiak hamabi urte ditu, eta egunero eskolatik irteten denean bere denbora nola antolatzen duen azalduko digu jarraian.
Eman, idatziz zure iritzia. Gero, azaldu zuk zertan ematen dituzun asteko egunak, eskolatik irtendakoan, edo, nola antolatzen dituzun "egun berezi hauek".
Egunero, arratsaldeko 17:00etan irteten naiz eskolatik. Astelehenetan eta asteazkenetan zuzenean etxera joaten naiz, askaria hartu eta etxeko lanak egiten ditut. Gero, 19:00etan, aitarekin igerilekura joaten naiz. Handik etxera itzultzen naizenean, afaldu eta goiz oheratzen ahalegintzen naiz.
Asteartetan liburutegira joaten naiz etxeko lanak egitera, arratsaldeko 19:00ak arte, gutxi gorabehera. Gero, etxera joan eta, lanak amaituta badauzkat, telebista ikusten dut pixka batean.
Ostegunetan pintura klaseetata joaten naiz, asko gustatzen baizait marraztea eta margotzea. Askaria harako bidean jan behar izaten dut. Klaseak 19:00etan bukatzen dira, eta zuzenean etxera joaten naiz, etxeko lanak egitera.
Ostiraleten, berriz, nire lagunekin kalera irteteko geratzen naiz. Etxeko lanak egin beharrik ez dut, izan ere, asteburu osoa izaten dut horretarako.
Hiztegia
- Askaria: Merienda
- Ahalegintzen:Saiatzen, intentar.












