lunes, 30 de marzo de 2020

DUNPIREN ADISKIDEAK




Gaur zooparkean animalia berria dago. Elefantekume bat da. Dunpi du izena.
Bere belarriak handiak dira eta mugitzen diren bakoitzean... puf, nolako haizea sortzen duten!
Hankak eder-ederrak eta lodiak dira. Bere sudurra, bai sudur luze-luzea! Ur ugari zurrupatzen du eta gero dutxa galantak hartzen ditu.


Zooparkean dauden haurrak elefantetxoaren kaiolaren aurrean gelditu dira.
- Oso polita da! Nolako belarriak dituen!
- Zein da beraren pisua? Eta nola du izena?
Dunpi bazter batean jarri da. Zaindaria bere ondoan dago eta ferekak egiten dizkio.
- Zergatik dago hain motel?


-Dunpi txikia da. Sei hilabete besterik ez du eta amaren ondoan egon nahi du. Amak ematen zizkion maitasuna eta gozotasuna behar ditu. - esan die zaindariak.
- Geu izango gara beraren aita eta beraren ama. Geure maitasuna eta adiskidetasuna eskainiko dizkiogu.
Ez da inoiz bakarrik sentituko. -esan diote haurrek.


Batek besarkada handia eman dio. Besteak aurpegia laztantzen dio. Txikienak hitz politak esaten dizkio.
- Dunpi maitea, nire adiskiderik maitagarriena izango zara.
Dunpi pozik jarri da. Bere sudurra mugiturik haur guztiak agurtzen ditu.
Dunpi! Dunpi! Dunpi!




Zooparkeko animaliarik maitagarriena, baliagarriena eta ikusgarriena bihurtu da. Belarriak handi-handiak ditu. Hankak gero eta sendoagoak dira. Sudurra luzeagoa du.
eta Dunpiren begiek zoriontasuna isladatzen dute.
Ez dago bakarrik!
Milaka adiskide lortu ditu!
Aupa Dunpi!



ARIKETAK

Aukeratu erantzun zuzenak.

1- Zer ekarri dute gaur zooparkera?

Elefantekumea

Gamelua.

2- Nola du izena?

Duntxo

Dunpi

3- Zein da beraren adina?

Sei hilabete

Hiru urte

4- Norekin egon nahi du?

Umeekin

Amarekin

5- Zer mugitzen du haurrak agurtzeko?

Sudurra

Belarriak

6- Maraztu elefante bat

No hay comentarios:

Publicar un comentario