Beñat eta hodeiak
jueves, 28 de mayo de 2020
jueves, 21 de mayo de 2020
viernes, 15 de mayo de 2020
LGTBIQ fobiaren aurkako eguna.
Ni ez naiz neska edo mutila
ile motza edo luzea izateagatik,
panpinarekin edo baloiarekin jolasteagatik,
zakila edo bulba izateagatik.
Ni neska banaiz, edo mutila banaiz,
ez da besteek esaten dutelako,
nik hala dela badakidalako baizik.
eta soilik nik esan dezaket zer naizen.
Neska batzuk handiak gara eta besteak txikiak.
Batzuk argalak eta eta besteak lodiak.
Azalaren kolorea argia edo iluna izan dezakegu.
Ilehoriak, beltzaranak, gaztainakarak, ilegorriak... gara.
Neska batzuk motz-motza dugu ilea,
eta besteok ooooooooooooooooooooso luzea.
Batzuk ilea orraztuta eramaten dugu, eta besteok orraztu gabe.
Gutariko batzuk ilea askatuta eramaten dugu,
eta besteok mototsetan bildua edo txirikordekin.
Neska batzuk gonak janzten ditugu eta besteok galtzak.
Batzuk superheroien mozorroak maite ditugu
eta besteok berriz, printzesenak.
Batzuei baloiarekin jolastea gustatzen zaigu
eta beste batzuei panpinekin.
Batzuk zuhaitzetara igotzea gustuko dugu,
eta besteok berriz eserita solasean aritzea nahiago.
Batzuk oihu eginez hitz egiten dugu, eta besteok modu isilean.
Batzuk lotsatiak gara eta beste batzuk lotsagabeak.
Neska batzuk ile gehiago dugu besoetan
eta beste batzuk gutxiago.
Batzuk ahots lodia dugu eta besteok mehea.
Batzuk bulba dugu eta beste batzuk zakila.
Modu askotakoak gara neskak.
Hori bai, denak desberdinak.
Mutil batzuk handiak gara eta besteak txikiak.
Batzuk argalak eta eta besteak lodiak.
Azalaren kolorea argia edo iluna izan dezakegu.
Ilehoriak, beltzaranak, gaztainakarak, ilegorriak... gara.
Mutil batzuk motz-motza dugu ilea,
eta besteok ooooooooooooooooooooso luzea.
Batzuk ilea orraztuta eramaten dugu, eta besteok orraztu gabe.
Gutariko batzuk ilea askatuta eramaten dugu,
eta besteok mototsetan bildua edo txirikordekin.
Mutil batzuk gonak janzten ditugu eta besteok galtzak.
Batzuk superheroien mozorroak maite ditugu
eta besteok berriz, printzesenak.
Batzuei baloiarekin jolastea gustatzen zaigu
eta beste batzuei panpinekin.
Batzuk zuhaitzetara igotzea gustuko dugu,
eta besteok berriz eserita solasean aritzea nahiago.
Batzuk oihu eginez hitz egiten dugu, eta besteok modu isilean.
Batzuk lotsatiak gara eta beste batzuk lotsagabeak.
Mutil batzuk ile gehiago dugu besoetan
eta beste batzuk gutxiago.
Batzuk ahots lodia dugu eta besteok mehea.
Batzuk bulba dugu eta beste batzuk zakila.
Modu askotakoak gara mutilak.
Hori bai, denak desberdinak.
miércoles, 13 de mayo de 2020
Laika, una ficha interactiva de garaitz
liveworksheets.com
Ea animatzen zareten irakurgai hau irakurtzera eta ondorengo ariketak egitera.

martes, 5 de mayo de 2020
BULLYNG
BULLING
Hona hemen, Eibarko liburutegitik bidalitako "Bullyng" gaiari buruzko liburuak eta pelikulak.
martes, 28 de abril de 2020
lunes, 27 de abril de 2020
martes, 21 de abril de 2020
LIBURUAREN EGUNA "APIRILAK 23"
LIBURUAREN EGUNA
Liburuaren eguna ospatzeko mikroipuin batzuk idatzi ditut. Sarrera modura Zuriñe Hidalgo idazlearen idatzia eta nik egindako audioak jarri ditut.
SORTZEAN ASKE NAIZ
"Mikro ipuinez osaturiko makroipuin bati hasiera eman behar zion. Ez zekien nondik hasi, ardura handia sentitzen zuen, beraz, hasieratik hastea onena izango zela pentsatu zuen..."
Kaixo! Zuriñe dut izena eta txikitatik sortzea maite izan dut. Sortzeak askatzen nau eta sortzean aske naiz. Ez dago sorkuntza polita ala itsusia, ona ala txarra, zuzena ala okerra... sorkuntza ezin da epaitu, artea delako, eta artea, librea da. Horregatik maite dut sortzea.
Artea bezala, sormena ere librea da, beraz, lagunok irudimena askatu eta sormenaz sortu! Izan ere, modu batera zein bestera, mikroipuin hauetan guztietan ekintza ederra burutzen ari gara; askatasuna irudikatzen.
Zenbat istorio, zenbat bizipen, zenbat pertsona... mikroipuin hauen atzean. Eta orain, idazteari utzi eta mikroipuinen barrenean bidaiatzeari ekingo diot.
Zuek ere, gozatu hegaldiaz!
ZURIÑE HIDALGO
BAZEN BEHIN
Bazen behin erletxo txiki txiki bat. Erletxo txiki txiki hori loretxo txiki batean bizitzen zen. Bazen behin loretxo txiki bat. Loretxo txiki hori zuhaixka batean bizitzen zen.
Bazen behin zuhaixka bat. Zuhaixka hori zelai batean bizitzen zen. Bazen behin zelai bat. Zelai hori mendi handi batean bizitzen zen. Bazen behin mendi handi bat. Mendi handi hori mundu urrun eta oso handi batean bizi zen. Bazen behin mundu oso handi bat. Mundu hori gure Unibertso zabalean zegoen. Bazen behin Unibertso zabala. Unibertso handi hori ipuintxo batean sartzen zen.
Bazen behin, bakarrrik behin, ipuintxo motz bat. Eta ipuintxo hori hasieran bukatu zen.
Ana Ortega Arlegi
LH6 San Frantzisko Ikastetxe Publikoa
Iruña
NIRE TXORI BIHURRIA
Atzo nire txoriak hartu du nire telefonoa eta aldatu ditu letrak "a" eta "e".
Nire lagunari idatzi diot mezu hau:
- Ni: Keixo Txame, atxako-lenik bedego biherko?
- Txema: Ez dut ulertzen.
- Ni: Berketu! Nira txorie oso bihurrie de.
- Txema: Zer?
- Ni: Usta dut nira txoriek hertu duale nira talafonoe.
- Txema: Ahhhhhhhhh! Mezua ulertzeko nik aldatu behar dut "a" letra eta "e" letragatik eta aldrebes.
- NI: Bei!!!!!!!!! Hori de.
- Txema: Bai, hori da. Az dego atxako-lenik. Garo erta.
- Ni: Garo erta.
Xabier Villanueva Calvo
LH5 Calasanz-Escolapios
Iruña
PINOTXO
PINOTXO ESKOLARA JOAN ZEN. JOLAS ORDUA
IRITSI ZEN ETA ATERATZEAN LAGUN BATEKIN
BORROKATU ZEN. IRAKASLEAK ZIGORTU EGIN ZITUEN.
AZKENEAN LAGUNAK EGIN ZIREN.
Maialen
OTSOA ETA GAIZTOAK
EGUN BATEAN OTSO BAT ETORRI ZEN.
HURRENGO EGUNEAN GAIZTOEK OTSOARI MIN EGIN
ZIOTEN ETA ETXERA JOAN ZEN.
GAIZTOAK JOAN EGIN ZIREN.
Eñaut
JUANTXIKIREN SUDURRA.
Bazen behin Juantxiki izeneko mutil tuntun bat.
Egun batean, Juantxikik inurri bat sartu zuen sudurretik, baina kilimak egiten zizkionez arkatz zorrotz bat hartu eta sudurretik sartu zuen. Inurria iltzatu zuen, baia arkatzaren punta puskatu egin zen eta han gelditu ziren biak, inurria eta punta. Handik aste batera, medikura joan zen, mukiak beltzak zituelako, eta han txotx bat sartu zioten, inurria eta arkatz punta kentzeko; baina txotxa apurtu zen eta hor gelditu ziren hirurak.
Hurrengo egunean, Juantxikik doministiku egin zuen, eta hirurak atera egin ziren.
Ohian Urra Imaz
LH5 Erreniega ikastetxe Publikoa
Zizur Nagusia.
LH3 - LH4 IPUINA
Egun batez gure gurasoek hiritik ospa egitea erabaki zuten.
- Kokoteraino gaude. Hemengo zalaparta eta abarrotsaren ordez isiltasuna behar dugu, kearen ordez airea garbia, presaren ordez lasaitasuna...mabost zituen, eta solairu bakoitzean sei ate.
Egun batean kontuak atera eta ohartu nintzen gure etxe orratzean 90 etxebizitza zeudela eta, gutxi gora behera, 360 pertsona bizi ginela bertan, ia urteak hainbat egun. Beraz, etxetzar bakar hartan bakarrik, Erretzun baino biztanle gehiago bizi ginen.
- Lehen izenik ere ez zuen etxe erraldoi batean bizi ginen, eta etxe bat baino gehiago atxikoria pakete bat ematen zuen. Orain, berriz, gure etxeak badu izen bat Graziosaenea, eta txokolatezkoa dela ematen du. Hau bai etxe ederra, honela bizi liteke -esaten du amak, baina ni ez nago oso adoz...
Hiritik gauza pila bat ekarri genituen: altzariak, jantziak, telebista, perikitoa...Baina batez ere oroi tzapenak eta ikasgelan aldizkariaren ideia sortu zelarik, ni berehala Pantxoarekin gogoratu nintzen.
Arestian esan dudan bezala, hirian gu hamabigarren solairuan bizi ginen. Bada gure gainean, hamahirugarrenean, ikatza baino beltzagoa zen gizon bat bizi zen: Leontzio Migel.
Egia esan, izenik gabeko etxe hartan Leontzio Migel oharkabean pasako zitzaigun, baina gizon honek bazuen tximino bat, Pantxo, eta hau ezin bada oharkabean pasa.
Pantxo trebezia handiko animalia zen. Han ibilkozitzaigun, orekalariak bezain arin, eskalatzaileak baino bizkorrago, orain hamahirugarren solairuan, orain hamalaugarrenean, orain gurean... eta nekatzen zelarik, zirkun-zarkun beheko atariraino jaitsi eta han itxarongo zion Leontzio Migeli, gero harekin igogailuan igotzeko , noski.
Etxe hartako haur guztiok ere horixe nahi izaten genuen: tximinoarekin igogailuan sartu eta Pantxo iletsu hura bertatik bertara ikusi. Hala ere, batzuetan Pantxo ene logelako leihoan ere agertzen zen, eta bere begi handi haiekin begira geratzen zitzaidan. Orduan nik leihoa zabaldu eta sukaldetik fruta desberdinak ekartzen nizkion, platanoak batez ere.
Pantxo aipatu bezain laster haurroi irribarre zabal-zabala pizten zitzaigun. Orduan oroitzen hasten ginen nola mozkortu zen behin atezain musugorriari lapurtutako ronarekin, nola askatu zuen behin gure kaiolako perikitoa, nola aurkitu zuten behin ume baten sehaskan , harekin jostatzen... Baina egun batean braust itzali zitzaigun irribarre zabal hura.
Egun batean, seigarreneko emakume bat sukaldeko leihoak garbitzen ari zelarik, halako batean Pantxo agertu eta emakumearen garrasiarekin tximino gaixoa izutu eta seigarrenetik ziplo jausi zen lurrera, fiuuuu!
Leontzio Migel ikatza baino beltzagoa zenez, inor ez zen konturatu albiste txarrarekin zurbildu zen ala ez, baina animalien ospitaletik itzuli zelarik begiak bris-bris ekarri zituen. Une hartan etxeorratzeko haur guztiok atarian geunden, bere zain, eta igogailuan bakarrik sartu aurretik Pantxori buruz galdegin genion.
- Bai, bizi, bizi da, baina albaitariak esan du bizkarrezurra oso mindua duela. Gaur bertan, gerriko antzeko bat jarri diote eta hiru egun buruan bizirik jarraitzen badu orduan erabat sendatuko omen da, bestela...
Lehendabiziko eguna igaro zelarik, denok galdezka joan ginen LeontzioMigelengana:
- Zer moduz dago Pantxo? Bizirik al dago?
Eta berak oso serio erantzun:
- Bai, arnasa mantso-mantso hartzen badu ere, oraindik bizirik dago.
Bigarren egunean ere galdera bera, baina urduriago egin genion Leontzio Migeli:
- Zer moduz dago Pantxo? Bizirik al dago?
Eta berak oso-oso serio erantzun:
- Bai, ahul dago eta begiak oraindik itxita dituen arren, oraindik bizirik dago.
Denok larri baino larriago geunden. Azken gau hura lehenbailehen igarotzea nahi genuen, eta hartara Pantxok hiltzeko astirik ere ez izatea. Denok larri eta estu geunden Leontzio Migel bakar-bakarrik eta inoiz baino serioago ikusi genuenean.
Hirugarren egun hartan ez ginen ezer galdetzera ausartu, baina Leontzio Miguel hurbildu zitzaigunean, irribarre zabal-zabal bat egin zigun eta bere hortz txuritxurien artetik hitzok atera ziren:
- Pantxo askoz hobeki dago! Albaitariak esan du erabat sendatuko dela eta etzi berriro ere gure artean egongo dela.
Orduan denok oihuka eta bibaka hasi ginen, eta saltoka eta korrika, eta seigarreneko emakumeak, lasaitu ederra hartu ez ezik, musu bat ere eman zion Leontzio Migeli.
Pantxo ospitaletik ekarri zutenetik, gure etxean sekula ez zen platanorik falta izan, eta orain Erretzun gustura banago ere, batzuetan hiriarekin eta batipat Pantxorekin gogoratzen naiz.

jueves, 2 de abril de 2020
ERREZETAK
BAZKARIA
Makarroiak tomate saltsan
Osagaiak:
Makarroi paketea, tomate lata bat, ur litro bat, gazta birrindu pakete bat eta gatza.
Egiteko era:
1- Lapiko sakon batean ura gatzarekin jartzen da.
2- Ura irakiten hasten denean makarroiak botatzen dira eta 10 minutuz egosten uzten dira.
3- Egosita daudenean, ura kentzen zaie, tomate bota eta ongi nahasten da.
4- Gazta botatzen zaie gainetik eta labean sartzen dira gazta urtu arte.
ON EGIN!!
Hiztegia:
Birrindu: rallado o en polvo.
Lapiko sakon: cazuela alta.
Egosten : cocer.
Urtu: derretir.
POSTREAK
Laranjak intxaurrekin
Osagaiak:
(4 lagunentzat)
Hiru laranja, hamasei intxaur, esnegaia harrotua (edo yogurta) eta eztia.
Egiteko era:
1- Lehenbizi, laranjak zuritu eta xerrak egiten dira.
2- Ondoren, intxaurrak txikitu egiten dira.
3- Hori egin eta gero, laranja xerrak plateran jartzen dira
banan-banan eta txikitutako intxaurrak koilarakada bat jartzen zaie gainean.
4- Segidan, ezti pixka bat botatzen da intxaurren gainean.
5- Bukatzeko, guztiaren gainean koilarakada bat esnegaia zabaltzen da.
ON EGIN!!
Hiztegia:
Esnegaia harrotua: nata montada.
Eztia: miel.
Zuritu: Pelar.
Xerrak: rodajas.
Txikitu: trocear.
Koilarakada: cucharada.
Mazedonia
Osagaiak:
(4 lagunentzat)
Bi udare, bi kiwi, 2 platano, 2 sagar, 2 laranja, 2 koilarakada zukre eta laranja baten zukua.
Egiteko era:
1- Frutak garbitu eta zuritu egiten dira.
2- Frutak pusketa txikietan zatitzen dira eta ontzi sakon batera bota.
3- Laranja zukuan azukrea irabiatzen da eta frutetan botatzen da.
4- Ontzietan zerbitzatzen da.
ON EGIN!!
Hiztegia:
Koilarakada: cucharada.
Zuritu: pelar.
Irabiatzen: mezclar.
AZKARIA
Kiwi sandwicha.
Osagaiak:
Bi ogi xerra, gurina, bi koliarakada kiwi marmelada eta lau kiwi xerra.
Egiteko era:
1- Bi ogi xerren alde bat gurinaz igurtzen da.
2- Ondoren, gurinaren gainean kiwi marmelada zabaltzen da.
3- Hori egin eta gero, marmeladaren gainean kiwi xerrak jartzen dira.
4- Bukatzeko, zartagina berotu, gurin pittin bat jarri, eta sandwicha bi aldeetatik xigortzen da.
ON EGIN!!
Hiztegia:
Xerra: rodaja.
Gurina: mantequilla.
Koilarakada: cucharada.
Igurtzen: untar.
Zartagina: sartén.
Xigortzen: tostar.
miércoles, 1 de abril de 2020
ASMAKIZUNAK
Talde bakoitzeko hiru asmakizun idatzita daude; lehenengoa, animalia da, bigarrena, etxeko gauza bat eta hirugarrena giza gorputz atala. Ea asmatzen dituzuen!
ASMAKIZUNAK LH1
EGUNAK, HILABETEAK,URTEAK
ESATEKO GURI
HORMAN JARRITA DAGO.
ZER OTE DA HORI?
KONTATZEN BADAKIZU
JAR ZAITEZ BEGIRA,
HAMAR ESKUETAN ETA HANKETAN
BESTE HAMAR DIRA.
ESATEKO GURI
HORMAN JARRITA DAGO.
ZER OTE DA HORI?
KONTATZEN BADAKIZU
JAR ZAITEZ BEGIRA,
HAMAR ESKUETAN ETA HANKETAN
BESTE HAMAR DIRA.
ASMAKIZUNAK LH2
Erregina baten menpe
daramat bizi osoa,
loreetatik lortzen dut
edari gozo-gozoa.
Poltsan beste batzuekin
lotuta naute utzi,
ateak behar ditut
zabaldu eta itxi.
Ez banauzu zaintzen
denbora luzean,
zorriak biltzen ditut
garbitu ezean.
ASMAKIZUNAK LH3
Hanka luzeak ditut
mokoa ere bai,
kumeak kanpandorrean
izaten ditut zain.
Orriak baditut
baina ez naiz zuhaitza,
ahotsik ez dut baina
entzuten duzu nire hitza.
Kokots gainean dago
baditu mingain eta hortzak,
bera itxita badago
ezin du irten ahotsak.
ASMAKIZUNAK LH4
Gauean ibiltzen naiz
hegaztia naiz, ez katua,
egunez nago hanketatik
zintzilikatua.
Etxe zoko baten
hemen nago lasai,
baliorik ez duten
paper zikinen zain.
Aurpegiko leiho parea
usaimenaren jauregia,
bi zulotan gora eta behera
aire erabilia eta garbia.
ASMAKIZUNAK LH5
Arrainetan handiena
jatun izugarria
bizkar gainean daukat
ur eta haize iturria.
Nire begitik haria
zintzilik didate jarri
jada josi ditut bi alkandora
eta hiru gona gorri.
Badira arrautza tankerakoak
badira biribilak berez,
batzuek asko pentsatzen dute
beste batzuek ezer ez.
ASMAKIZUNAK LH6
Mezua hartu eta
iritsi arte segi,
idazten ez daki baina
eramaten bai ongi.
Esnea bezain zuria
landare haragiz egina,
nirekin egin dezakezu
zorroa zein ipuina.
Aitorri moztu dio Nekanek,
umeek ezin izan, baina
bai mutilek edo gizonek.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)