jueves, 2 de abril de 2020

ERREZETAK

BAZKARIA

Makarroiak tomate saltsan



Osagaiak:

Makarroi paketea, tomate lata bat, ur litro bat, gazta birrindu pakete bat eta gatza.


Egiteko era:

1- Lapiko sakon batean ura gatzarekin jartzen da.

2- Ura irakiten hasten denean makarroiak botatzen dira eta 10 minutuz egosten uzten dira.

3- Egosita daudenean, ura kentzen zaie, tomate bota eta ongi nahasten da.

4- Gazta botatzen zaie gainetik eta labean sartzen dira gazta urtu arte.  

ON EGIN!!

Hiztegia:
Birrindu: rallado o en polvo.
Lapiko sakon: cazuela alta.
Egosten : cocer.
Urtu: derretir.


POSTREAK

Laranjak intxaurrekin



Osagaiak:
(4 lagunentzat)

Hiru laranja, hamasei intxaur, esnegaia harrotua (edo yogurta) eta eztia.

Egiteko era:

1- Lehenbizi, laranjak zuritu eta xerrak egiten dira. 

2- Ondoren, intxaurrak txikitu egiten dira.

3- Hori egin eta gero, laranja xerrak plateran jartzen dira 
banan-banan eta txikitutako intxaurrak koilarakada bat jartzen zaie gainean.

4- Segidan, ezti pixka bat botatzen da intxaurren gainean.

5- Bukatzeko, guztiaren gainean koilarakada bat esnegaia zabaltzen da.

ON EGIN!!

Hiztegia:

Esnegaia harrotua: nata montada.
Eztia: miel.
Zuritu: Pelar.
Xerrak: rodajas.
Txikitu: trocear.
Koilarakada: cucharada.


Mazedonia


Osagaiak:
(4 lagunentzat)

Bi udare, bi kiwi, 2 platano, 2 sagar, 2 laranja, 2 koilarakada zukre eta laranja baten zukua.




Egiteko era:

1- Frutak garbitu eta zuritu egiten dira.

2- Frutak pusketa txikietan zatitzen dira eta ontzi sakon batera bota.

3- Laranja zukuan azukrea irabiatzen da eta frutetan botatzen da.

4- Ontzietan zerbitzatzen da.

ON EGIN!!


Hiztegia:
Koilarakada: cucharada.
Zuritu: pelar.
Irabiatzen: mezclar.


AZKARIA

Kiwi sandwicha.





Osagaiak:

Bi ogi xerra, gurina, bi koliarakada kiwi marmelada eta lau kiwi xerra.

Egiteko era:

1- Bi ogi xerren alde bat gurinaz igurtzen da.

2- Ondoren, gurinaren gainean kiwi marmelada zabaltzen da.

3- Hori egin eta gero, marmeladaren gainean kiwi xerrak jartzen dira.

4- Bukatzeko, zartagina berotu, gurin pittin bat jarri, eta sandwicha bi aldeetatik xigortzen da.

ON EGIN!!

Hiztegia:
Xerra: rodaja.
Gurina: mantequilla.
Koilarakada: cucharada.
Igurtzen: untar.
Zartagina: sartén.
Xigortzen: tostar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario