LIBURUAREN EGUNA
Liburuaren eguna ospatzeko mikroipuin batzuk idatzi ditut. Sarrera modura Zuriñe Hidalgo idazlearen idatzia eta nik egindako audioak jarri ditut.
SORTZEAN ASKE NAIZ
"Mikro ipuinez osaturiko makroipuin bati hasiera eman behar zion. Ez zekien nondik hasi, ardura handia sentitzen zuen, beraz, hasieratik hastea onena izango zela pentsatu zuen..."
Kaixo! Zuriñe dut izena eta txikitatik sortzea maite izan dut. Sortzeak askatzen nau eta sortzean aske naiz. Ez dago sorkuntza polita ala itsusia, ona ala txarra, zuzena ala okerra... sorkuntza ezin da epaitu, artea delako, eta artea, librea da. Horregatik maite dut sortzea.
Artea bezala, sormena ere librea da, beraz, lagunok irudimena askatu eta sormenaz sortu! Izan ere, modu batera zein bestera, mikroipuin hauetan guztietan ekintza ederra burutzen ari gara; askatasuna irudikatzen.
Zenbat istorio, zenbat bizipen, zenbat pertsona... mikroipuin hauen atzean. Eta orain, idazteari utzi eta mikroipuinen barrenean bidaiatzeari ekingo diot.
Zuek ere, gozatu hegaldiaz!
ZURIÑE HIDALGO
BAZEN BEHIN
Bazen behin erletxo txiki txiki bat. Erletxo txiki txiki hori loretxo txiki batean bizitzen zen. Bazen behin loretxo txiki bat. Loretxo txiki hori zuhaixka batean bizitzen zen.
Bazen behin zuhaixka bat. Zuhaixka hori zelai batean bizitzen zen. Bazen behin zelai bat. Zelai hori mendi handi batean bizitzen zen. Bazen behin mendi handi bat. Mendi handi hori mundu urrun eta oso handi batean bizi zen. Bazen behin mundu oso handi bat. Mundu hori gure Unibertso zabalean zegoen. Bazen behin Unibertso zabala. Unibertso handi hori ipuintxo batean sartzen zen.
Bazen behin, bakarrrik behin, ipuintxo motz bat. Eta ipuintxo hori hasieran bukatu zen.
Ana Ortega Arlegi
LH6 San Frantzisko Ikastetxe Publikoa
Iruña
NIRE TXORI BIHURRIA
Atzo nire txoriak hartu du nire telefonoa eta aldatu ditu letrak "a" eta "e".
Nire lagunari idatzi diot mezu hau:
- Ni: Keixo Txame, atxako-lenik bedego biherko?
- Txema: Ez dut ulertzen.
- Ni: Berketu! Nira txorie oso bihurrie de.
- Txema: Zer?
- Ni: Usta dut nira txoriek hertu duale nira talafonoe.
- Txema: Ahhhhhhhhh! Mezua ulertzeko nik aldatu behar dut "a" letra eta "e" letragatik eta aldrebes.
- NI: Bei!!!!!!!!! Hori de.
- Txema: Bai, hori da. Az dego atxako-lenik. Garo erta.
- Ni: Garo erta.
Xabier Villanueva Calvo
LH5 Calasanz-Escolapios
Iruña
PINOTXO
PINOTXO ESKOLARA JOAN ZEN. JOLAS ORDUA
IRITSI ZEN ETA ATERATZEAN LAGUN BATEKIN
BORROKATU ZEN. IRAKASLEAK ZIGORTU EGIN ZITUEN.
AZKENEAN LAGUNAK EGIN ZIREN.
Maialen
OTSOA ETA GAIZTOAK
EGUN BATEAN OTSO BAT ETORRI ZEN.
HURRENGO EGUNEAN GAIZTOEK OTSOARI MIN EGIN
ZIOTEN ETA ETXERA JOAN ZEN.
GAIZTOAK JOAN EGIN ZIREN.
Eñaut
JUANTXIKIREN SUDURRA.
Bazen behin Juantxiki izeneko mutil tuntun bat.
Egun batean, Juantxikik inurri bat sartu zuen sudurretik, baina kilimak egiten zizkionez arkatz zorrotz bat hartu eta sudurretik sartu zuen. Inurria iltzatu zuen, baia arkatzaren punta puskatu egin zen eta han gelditu ziren biak, inurria eta punta. Handik aste batera, medikura joan zen, mukiak beltzak zituelako, eta han txotx bat sartu zioten, inurria eta arkatz punta kentzeko; baina txotxa apurtu zen eta hor gelditu ziren hirurak.
Hurrengo egunean, Juantxikik doministiku egin zuen, eta hirurak atera egin ziren.
Ohian Urra Imaz
LH5 Erreniega ikastetxe Publikoa
Zizur Nagusia.

No hay comentarios:
Publicar un comentario