miércoles, 1 de abril de 2020

ASMAKIZUNAK

Talde bakoitzeko hiru asmakizun idatzita daude; lehenengoa, animalia da, bigarrena, etxeko gauza bat eta hirugarrena giza gorputz atala. Ea asmatzen dituzuen!

ASMAKIZUNAK  LH1


BELARRI ZABALAK ETA
SUDUR LUZEDUNA,
ITSASOAN LEHENGUSU
HANDIA DUENA.






EGUNAK, HILABETEAK,URTEAK
ESATEKO GURI
HORMAN JARRITA DAGO.
ZER OTE DA HORI?


KONTATZEN BADAKIZU
JAR ZAITEZ BEGIRA,
HAMAR ESKUETAN ETA HANKETAN
BESTE HAMAR DIRA.









ASMAKIZUNAK LH2


Erregina baten menpe
daramat bizi osoa,
loreetatik lortzen dut 
edari gozo-gozoa.


Poltsan beste batzuekin
lotuta naute utzi,
ateak behar ditut
zabaldu eta itxi.


Ez banauzu zaintzen
denbora luzean,
zorriak biltzen ditut
garbitu ezean.





ASMAKIZUNAK LH3




Hanka luzeak ditut
mokoa ere bai,
kumeak kanpandorrean
izaten ditut zain.



Orriak baditut
baina ez naiz zuhaitza,
ahotsik ez dut baina
entzuten duzu nire hitza.


Kokots gainean dago
baditu mingain eta hortzak,
bera itxita badago
ezin du irten ahotsak.





ASMAKIZUNAK LH4




Gauean ibiltzen naiz
hegaztia naiz, ez katua,
egunez nago hanketatik
zintzilikatua.


Etxe zoko baten
hemen nago lasai,
baliorik ez duten
paper zikinen zain.


Aurpegiko leiho parea
usaimenaren jauregia,
bi zulotan gora eta behera
aire erabilia eta garbia.






ASMAKIZUNAK LH5




Arrainetan handiena
jatun izugarria
bizkar gainean daukat
ur eta haize iturria.


Nire begitik haria
zintzilik didate jarri
jada josi ditut bi alkandora
eta hiru gona gorri.


Badira arrautza tankerakoak
badira biribilak berez,
batzuek asko pentsatzen dute
beste batzuek ezer ez.




ASMAKIZUNAK LH6




Mezua hartu eta
iritsi arte segi,
idazten ez daki baina
eramaten bai ongi.


Esnea bezain zuria
landare haragiz egina,
nirekin egin dezakezu
zorroa zein ipuina.


Aitorri moztu dio Nekanek,
umeek ezin izan, baina
bai mutilek edo gizonek.





No hay comentarios:

Publicar un comentario