martes, 21 de abril de 2020

LH3 - LH4 IPUINA

Hona hemen, ipuin txiki bat LH3 eta LH4ko ikasleek irakur dezaten.

PANTXO





Egun batez gure gurasoek hiritik ospa egitea erabaki zuten.

- Kokoteraino gaude. Hemengo zalaparta eta abarrotsaren ordez isiltasuna behar dugu, kearen ordez airea garbia, presaren ordez lasaitasuna...mabost zituen, eta solairu bakoitzean sei ate.

Egun batean kontuak atera eta ohartu nintzen gure etxe orratzean 90 etxebizitza zeudela eta, gutxi gora behera, 360 pertsona bizi ginela bertan, ia urteak hainbat egun. Beraz, etxetzar bakar hartan bakarrik, Erretzun baino biztanle gehiago bizi ginen.

- Lehen izenik ere ez zuen etxe erraldoi batean bizi ginen, eta etxe bat baino gehiago atxikoria pakete bat ematen zuen. Orain, berriz, gure etxeak badu izen bat Graziosaenea, eta txokolatezkoa dela ematen du. Hau bai etxe ederra, honela bizi liteke -esaten du amak, baina ni ez nago oso adoz...

Hiritik gauza pila bat ekarri genituen: altzariak, jantziak, telebista, perikitoa...Baina batez ere oroi tzapenak eta ikasgelan aldizkariaren ideia sortu zelarik, ni berehala Pantxoarekin gogoratu nintzen.

Arestian esan dudan bezala, hirian gu hamabigarren solairuan bizi ginen. Bada gure gainean, hamahirugarrenean, ikatza baino beltzagoa zen gizon bat bizi zen: Leontzio Migel.

Egia esan, izenik gabeko etxe hartan Leontzio Migel oharkabean pasako zitzaigun, baina gizon honek bazuen tximino bat, Pantxo, eta hau ezin bada oharkabean pasa. 

Pantxo trebezia handiko animalia zen. Han ibilkozitzaigun, orekalariak bezain arin, eskalatzaileak baino bizkorrago, orain hamahirugarren solairuan, orain hamalaugarrenean, orain gurean... eta nekatzen zelarik, zirkun-zarkun beheko atariraino jaitsi eta han itxarongo zion Leontzio Migeli, gero harekin igogailuan igotzeko , noski.

Etxe hartako haur guztiok ere horixe nahi izaten genuen: tximinoarekin igogailuan sartu eta Pantxo iletsu hura bertatik bertara ikusi. Hala ere, batzuetan Pantxo ene logelako leihoan ere agertzen zen, eta bere begi handi haiekin begira geratzen zitzaidan. Orduan nik leihoa zabaldu eta sukaldetik fruta desberdinak ekartzen nizkion, platanoak batez ere.

Pantxo aipatu bezain laster haurroi irribarre zabal-zabala pizten zitzaigun. Orduan oroitzen hasten ginen nola mozkortu zen behin atezain musugorriari lapurtutako ronarekin, nola askatu zuen behin gure kaiolako perikitoa, nola aurkitu zuten behin ume baten sehaskan , harekin jostatzen... Baina egun batean braust itzali zitzaigun irribarre zabal hura.

Egun batean, seigarreneko emakume bat sukaldeko leihoak garbitzen ari zelarik, halako batean Pantxo agertu eta emakumearen garrasiarekin tximino gaixoa izutu eta seigarrenetik ziplo jausi zen lurrera, fiuuuu!

Leontzio Migel ikatza baino beltzagoa zenez, inor ez zen konturatu albiste txarrarekin zurbildu zen ala ez, baina animalien ospitaletik itzuli zelarik begiak bris-bris ekarri zituen. Une hartan etxeorratzeko haur guztiok atarian geunden, bere zain, eta igogailuan bakarrik sartu aurretik Pantxori buruz galdegin genion.

- Bai, bizi, bizi da, baina albaitariak esan du bizkarrezurra oso mindua duela. Gaur bertan, gerriko antzeko bat jarri diote eta hiru egun buruan bizirik jarraitzen badu orduan erabat sendatuko omen da, bestela...

Lehendabiziko eguna igaro zelarik, denok galdezka joan ginen LeontzioMigelengana:

- Zer moduz dago Pantxo? Bizirik al dago?

Eta berak oso serio erantzun:

- Bai, arnasa mantso-mantso hartzen badu ere, oraindik bizirik dago.

Bigarren egunean ere galdera bera, baina urduriago egin genion Leontzio Migeli:

- Zer moduz dago Pantxo? Bizirik al dago?

Eta berak oso-oso serio erantzun:

- Bai, ahul dago eta begiak oraindik itxita dituen arren, oraindik bizirik dago.

Denok larri baino larriago geunden. Azken gau hura lehenbailehen igarotzea nahi genuen, eta hartara Pantxok hiltzeko astirik ere ez izatea. Denok larri eta estu geunden Leontzio Migel bakar-bakarrik eta inoiz baino serioago ikusi genuenean.

Hirugarren egun hartan ez ginen ezer galdetzera ausartu, baina Leontzio Miguel hurbildu zitzaigunean, irribarre zabal-zabal bat egin zigun eta bere hortz txuritxurien artetik hitzok atera ziren:

- Pantxo askoz hobeki dago! Albaitariak esan du erabat sendatuko dela eta etzi berriro ere gure artean egongo dela.

Orduan denok oihuka eta bibaka hasi ginen, eta saltoka eta korrika, eta seigarreneko emakumeak, lasaitu ederra hartu ez ezik, musu bat ere eman zion Leontzio Migeli.

Pantxo ospitaletik ekarri zutenetik, gure etxean sekula ez zen platanorik falta izan, eta orain Erretzun gustura banago ere, batzuetan hiriarekin eta batipat Pantxorekin gogoratzen naiz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario