BERDINTASUNA
Baziren behin mutil bat eta neska bat. Mutilak neskari ponpoxa, ponpoxa erraten zion, eta egun batean neskak erran zion ponpoxo, ponpoxo eta mutila aho zabalik gelditu zen.
June Iginez Ruiz
Ricardo Baroja Eskola Publokoa (Bera) LH5
LHko OHOREZKO AIPAMENA
HAIZE ERROTA
Bazegoen haize errota bat, haizeak mugiarazten zuena. Mendi gainean tinko erabat, lurraldearen harroena.
Behin, haizerik ez zegoelarik , errota geldituta, ez tinko ez harrorik.
Olatz Medrano Kareaga
LH5 Tafallako Garcés de los Fayos ikastola.
OHOREZKO AIPAMENA.
MUNDUA
Bazen behin Pepito izeneko gizon bat. Pepito Etxalarren bizi zen. Pepitok munduaren azkeneraino iritsi nahi zuen. Pepito beti biraka eta biraka ibiltzen zen. Azkenean konturatu zen Etxalarreri bost buelta eman ziola. Bere emazteak esan zion:
- Mundua borobila duk. Borobil-borobila.
Joseba Irazoki Goienetxe
LH6 Etxalarko Landagain Ikastetxe Publokioa
OHOREZKO AIPAMENA.
GOMINOLA
Bazen behin neska bat Gominola izenekoa.
Eskolara joaten zen eta denek berarekin egon nahi zuten zapore una zuelako; horregatik, zaporea ez kentzeko, ez zen dutxatzen. Egun batean, nekatuta eta izerdian zegoen, eta dutxatu behar izan zuen, baina zaporea kendu zitzaion. Izenez aldatu behar izan zuen, eta Nerea izena jarri zuen. Egun hartatik aurrera, bere gelakoek ez zioten ezer eskatzen, guzti-guztia BEREA zelako.
Nerea Martínez Biurrun
LH3 Tafallako Garcés de los Fayos Ikastola.
HODEI TXIKIREN IPUIN ZENTZUGABEA
Aitzinean, mutiko bati hodei txiki bat oparitu zioten, soka batekin lotuta. Baina nola jaitsi ez zekienez balkoian lotu zuen.
Egun batean, soka apurtu eta haize indartsu batek jaiotako tokira eraman zuen.
Hala ere, egun gutxi barru, haize leun batek Iparralderantz bultzatu zuen.
- Nora goaz?, galdetu zion hodeitxoak.
- Ipar Polora, erantzun zion haizeak.
Ipar Polora iritsi ziren eta hodeia pinguinoen laguna egin zen. Baina izugarrizko hotza egiten zuen goiz batean hodeia elur malutetan desegin zen.
Malen Barriola Eskubi
LH5 Iruñeko San Frantzisko Ikastetxe Publikoa
LEHEN SARIA LEHEN HEZKUNTZA
No hay comentarios:
Publicar un comentario