miércoles, 25 de marzo de 2020

Mikro ipuinak

Hona hemen, adibide modua, beste eskoletako ikasleek egindako mikro ipuinak. Animatu zaitezte ea horrelakoren bat sortzen duzuen!!


PINOTXO


Pinotxo eskolara joan zen. Jolas ordua iritsi zen eta ateratzean lagun batekin borrokatu zen. Irakasleak zigortu egin zituen. Azkenean, lagunak egin ziren.



Maialen


JOKIN AMETSETAN

Jokin eskolara joan zen. Eskolan dinosauroak ikasi zituzten. Arratsaldean etxera joan zen. Gaua egin zen eta Jokin ohera sartu zen. Bat-batean soinu bat entzun eta ikaratu egin zen. Kontuz ohe azpian begiratu zuen oihuka hasi zen:
- Ama! Trizeratops bat dago hemen!
- Jokin! Ametsetan ari zara! Zatoz askar gosaltzera!

Ruben




No hay comentarios:

Publicar un comentario